XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hor aurrean zerbait dago!

Ikusten duzu, aitona?

Doi-doi gure aurrean!

- Bai, Charlie, ikusten dut!

Jainko laztana!

Espazioko Hotela da!

- Ezin da izan, aitona.

Aspaldi atzean utzi genuen.

- Aja - esan zuen Wonka jaunak -.

Hain abiadura bizian etorri garenez gero, bira osoa eman diogu Lurbirari eta une honetan irteerako puntuan gaude.

Lan bikaina!

- Eta hor dago Kapsula Ordeztatzailea!

Ikusten duzu, aitona?

Doi-doi Espazioko Hotelaren atzean!

- Urrunago beste zerbait ere badago, Charlie, oker ez banabil!

-Badakit nortzuk diren!- oihukatu zuen amona Josephinek -.

Vermeseko Knido gaiztoak dira!

Oraintxe berton itzul gaitezen!

- Itzul zaitez! - oihukatu zuen amona Georginak -.

Itzul zaitez!

- Andere maitea - esan zuen Wonka jaunak -, hau ez da autopistan doan autoa.

Bat orbitan ari denean, ezin da geldi geratu, ezta atzerantz egin ere.

- Niri ez zait axola! - esan zuen amona Josephinek -.

Galgatu!

Gelditu!

Atzerantz eman!

Knidoek harrapatuko gaituzte!

- Beno, ez dut inozokeria gehiagorik entzun nahi - esan zuen garrazki Wonka jaunak -.

Oso ondo dakizue nire Igogailua Knidoei aurre egiteko egina dela.

Ez duzue beldurrik izan behar.

Dagoeneko hurbilago zeuden eta Knidoak ikus zitzaketen, Espazioko Hotelaren atzekaldetik ateratzen eta erlabioak balira bezala Kapsula Ordeztatzailearen inguruan biltzen ari zirelarik.

- Erasotzen ari dira - oihukatu zuen Charliek -.

Kapsula Ordeztatzailea erasotzen ari dira!

Izugarrizko ikuskizuna zen.